HAIZELUR, S.A. 1983an sortutako enpresa bat da. Sektore siderometalurgikoko enpresa honek edozein motatako piezak eta osagaiak egiteko ahalmena dauka.

Edozein eratako transformazio operazioak egin daitezke bertako instalazioetan, punta puntako makinariari esker; tornuko mekanizatuak, kontrol numerikoz funtzionatzen duten zentroak, soldadura, rektifikatua, pintura industriala eta montaketa bezalako operazioak egin daitezke.

1989. urteaz geroztik enpresa Itziarren dago kokatuta.

Haizelurrek 25 langile ditu plantilan, prestakuntza maila altua dutelarik. Ekoizpen-biderik modernoenak izanik behar beharrezkoa baita langileen etengabeko prestakuntza.

Bezeroen asetasuna da gure helburu nagusia, horretarako beraiekin momentu oro gaude kontaktuan eskakizun guztiak behar bezala betetzeko.